www.todoliteratura.es

soziolinguistika klusterra

Itzultzaile automatikoak testuinguru desberdinetan sortzen dituen eraginen inguruan ikertzeko eta esperimentatzeko Itzulinguru proiektua martxan da

Soziolinguistika Klusterrak koordinatuta eta Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa taldearen zuzendaritzapean abiatu da proiektua
07/10/2023@02:02:00
Itzulinguru proiektuko ikerketa eta esperimentazioa enpresetan, administrazio publikoan, bigarren hezkuntzako zentroetan, unibertsitatean, osasun sistema publikoan eta euskaltegietan egingo da. Horiek hizkuntza-praktika arautuak dituzten testuinguru gisa definitu dira. Guztira 6 testuinguru horietan 20 esku hartze esperientzia garatuko dira. Horretarako, Soziolinguistika Klusterra, Innoklab (UPV/EHU), Elhuyar, Orai adimen artifizialeko zentroa, Osakidetza, AEK eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneek osatu dute proiektua gidatzen duen Garapen Taldea.
  • 1